Hitzarekin topatuz
Pastoral eta misiolari berrikuntza bidean, iaz bezala, pastoral ikasturte honetan, gure Elizbarrutiak otoitz-ibilbidea eskaini nahi die bere fededun guztiei: “Hitzarekiko topatuz”. Oraingo honetan, gaiaren izenburua “Ikasle misiolariak” izango da.
Bederatzi topaketek osatzen dute proposamena. Horietako zazpi, erreferentziazko kristau elkartean ospatzekoak dira (parrokia, taldea, mugimendua…). Gainerako biak erretiroak dira (Loiola, Azpeitia); Jaunarekin, isiltasun, entzute eta topaketa pertsonal sakonak.
Gure nahia, erreferentziazko kristau elkarte bakoitzean (parrokia, taldea, mugimendua…) elizbarrutiko pastoral eta misiolari eraberritze bidea babestu nahi duen otoitz proposamen hau egin ahal izatea da, eta ahal den neurrian, ibilbidea, osorik egitea.
Otoitz-ibilbidea hainbat hizlarik gidatuko dute Elizbarrutiko ondorengo herrietan:
Herria | Hizlaria |
Alegi | Borja Prieto |
Donostia (gaztelera) | Arantza Odriozola |
Donostia (euskara) | Mikel Santiago |
Irún | Fernando Jiménez eta Mikel Iraundegi |
Zumaia | Yon Cuadrado |
Deba | Xabier Andonegi |
Azkoitia | Felix Azurmendi |
Errenteria | Elkarte klaretiarra |
Lerro hauen azpian aurkituko duzun PDF materialaz gain, parrokietara aurki helaraziko den material guztiaren paperezko edizioa prestatzen ari dira.
Donostiako Elizbarrutiak otoitz esperientzia hau Hitzak gidatuta, otoitzak eutsita, eta Espirituak animatuta, elkarren alboen ibiltzearen edertasuna berra-urkitzeko aukera izan nahi du.
PDF moduan deskargatzeko materiala:
Ikasle misiolari – 3go fitxa – erretiroa
Ikasle misiolari – 6go fitxa – erretiroa