Blog

Maria Pilar Izquierdo Beataren eskultura

Maria Pilar Izquierdo Beataren eskultura

Joan den uztailaren 25ean, larunbata, Francisco Javier Muñoz Boluda, Mantxako eskultorearen lan berria aurkeztu zen Donostiako Artzain Onaren katedralean. Lan honek 2001eko azaroaren 4an Joan Paulo II.ak dohatsu aitortutako Jesus eta Mariaren Misiolari Lanaren ama fundatzailea den Maria Pilar Izquierdo Beata omentzen du. Irudi honek esanahi berezia du Gipuzkoako hiriburuan, “Ama” (María Pilar Izquierdo) 1945eko abuztuaren 27an hil baitzen.

Artelana, naturalismotik sortua, ezki polikromatuzko egurrez landutako irudia da, eta bere osaeran, Beataren fedearen irmotasuna eta haur baten samurtasuna azpimarratzen ditu.

Maria Pilar Izquierdok, bere bizia, babesgabeko haurren babesleku izan zen, Misiolari Lanaren apostolutzaren funtsezko ardatza. Hau da, haur baztertu, eta familia behartsuak, elikatu, hezi, sendatu, eta etxeko berotasuna eskaintzen aritu zen.

Artelaneko haurraren irudiak, segurtasuna eta alaitasuna islatzen ditu, berak, bere geruzaren tolesturen azpian jaso, eta babestu egiten duen bitartean. Irudiak, eskuineko eskuan, “Amar, Sufrir” inskripzioa duen liburua eusten du, “Amaren” bizitzaren itsasargia; karitatea eta gurutzearen onarpen erredentorea gogora ekartzen ditu, Jainkoaren borondateari baldintzarik gabe, gorputz eta arima aritu izanaren testamentu gisa. Gogoan izan, paralisiak eta itsutasunak bere bizitza pertsonala markatu zuela.

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: