Blog

Hervé Tienou apaiza hil da

Hervé Tienou apaiza hil da

Hervé Tienou apaiza, bere jatorrizko herrialdera, Malira, bueltatu zena bere gaixotasunaren azken etapa bizitzeko, gaur hil da.

Hervék, 2015 eta 2023 artean egin zuen pastoral lana Donostiako Elizbarrutian, eta aldi horretan Alegiako San Juan Bataiatzailea parrokian koadjutore lanetan jardun zuen Jose Ignacio Eguzkitza parrokoa lagunduz, eta parrokian eskuzabaltasunez jardunez.

Hervék gaixotasun bati aurre egin behar izan dio, eta Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxean zaintza eta laguntasuna jaso zituen. Bertan —Gipuzkoan egon den bitartean bezala— elizbarrutiko elkartearen hurbiltasuna, maitasuna eta babesa sumatu zituen.

Elizbarrutiak, fededunak, bere arimaren alde otoitz egitera gonbidatzen ditu, eta Jainkoari eskerrak ematera anai-apaiz honen bizitza eta betebeharrengatik

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira