Blog

Frantzisko Aita Santuaren hileta-elizkizuna Erroman

Frantzisko Aita Santuaren hileta-elizkizuna Erroman

Gaur goizean, apirilak 26, larunbata, Frantzisko Aita Santuaren hileta-elizkizuna ospatu da San Pedro Plazan. Berak, bere testamentu espiritualean idatzita utzi zuen bezala, soiltasun, irekitasun, eta bere legatuarekin jarraitzeko mezu sakonean oinarritutako elizkizuna hain zuzen ere.

Mezaren buru Giovanni Battista Re kardinala izan da, Kardinal-Eskolako dekanoa, eta mundu osoko gotzain ugari bildu dira bertan; horien artean, Donostiako gotzaina. “Aita Santu bikain bat agurtu dugu”, adierazi du Fernando Prado monsinoreak.

Ospakizunaren unerik hunkigarrienetako bat, Aita Santuak zuzeneko harreman pastorala izan zuen kolektibo ezberdinetako 40 bat lagunen parte-hartzea izan da –etxerik gabeko pertsonak, migratzaileak, presoak eta transexualak–, denek, arrosa zuri bana eman dute esker onaren adierazgarri.

Eukaristiaren ondoren, hilkutxa Santa Maria Nagusiaren Basilikara eraman, eta bertan, hilobi xume batean lurperatu dute ekimen pribatu baten baitan.

Frantzisko Aita Santuaren aldeko Hileta-elizkizuna: Artzain Ona katedrala, astelehena, apirilak 28, 19:00etan

Datorren astelehenean, apirilaren 28an, Hileta-elizkizuna izango da Artzain Ona katedralean, 19:00etan, Frantzisko Aita Santuaren oroimenez. Donostiako gotzain on Fernando Prado Ayuso jaunak presidituko du elizkizuna.

Elizkizun honetan elizbarrutiko apaiz, erlijioso/a eta fededunek hartuko dute parte eta Gipuzkoako hainbat ordezkari zibil ere gonbidatuko dira.

Eliza unibertsalarekin bat eginik, eskerrak emango dizkiogu Aita Jainkoari Frantzisko Aita Santuagatik, bere fede eta zerbitzuagatik, eta bere arimaren alde egingo dugu otoitz, Aita Jainkoak bere altzoan har dezan.

Meza zuzenean jarraitzeko aukera izango da elizbarrutiko YouTube kanaletik.

  • Deskargatu prentsa oharra: PDF.