Blog

Gipuzkoak hunkituta agurtu du Juan Maria Uriarte Goiricelaya

Gipuzkoak hunkituta agurtu du Juan Maria Uriarte Goiricelaya

Joan den otsailaren 17an, 90 urte zituela, hil zen Juan Maria Uriarte Goiricelaya, elizbarrutiko gotzain emerituaren aldeko Hileta Elizkizun Solemnea ospatu zen, atzo, Donostiako Artzain Onaren katedralean. Fernando Prado Ayuso, gotzaina buru zela, eta, Joseba Segura, Bilboko gotzaina, laguntzaile zuela, ordezkari publiko, eliztar eta sozial ugari bildu ziren, baita hildakoaren senide eta lagunak ere.

Apaizak prozesioan aldarera iritsi ahala ekin zitzaion hileta-elizkizunari. Ondoren, Luzia Alberro Donostiako gotzaindegiko idazkari nagusi eta kantzilerrak, hartu zuen hitza, eta Uriarteren kide izan zenak, hildakoaren azalpena eman zuen, bakea, justizia eta elkarrizketarekiko konpromisoz nabarmendutako bizitza, eta pastoral ibilbidea, gogoratu zituen. Era berean, “Euskal Herriari zion maitasuna” eta “aholkulari gisa zuen jakinduria” nabarmendu zituen.

Bere homilian, Prado monsinoreak, Uriarteren irudia nabarmendu zuen “bere herriarekin eskuak lokaztu zituen” gizon gisa, “nahiz eta jakin denak ez zirela inoiz pozik geratuko, baina, ereite horretan, batasunaren, bakearen eta barkamenaren egia etorkizuna ereiteko modu bat izango zela; horren fruituak, agian, gaur egun ere, oraindik hasiberriak, jada, hasi gara sumatzen”. Era berean, bere lana, “bere Elizarekin eta bere herriarekin elkarrizketan” bakarrik ulertzen dela aitortu zuen gotzainak; “elkarrizketa ez batere erraza; adorez aurre egin zion, bere burua arriskatuz”.

Gotzainak, bertaratutakoak, Uriarteren ereduari jarraitzera gonbidatu zituen, “ahal izan zuena egin baitzuen bakea eta adiskidetzea, anaitasuna eta Elkartasuna lortzeko lanean; baita bere elizbarrutiko Elizan bertan ere”.

Mezan, Mariaren Bihotza abesbatza aritu zen kantu liturgiko ezberdinak kantatzen. Jaunartzearen ondoren, elizan zeuden guztien isiltasunean, Jose Ignazio ‘Piter’ Ansorena txistulariak, pieza bat jo zuen. Ondoren, Unai Manterolak, Artzain Onaren parrokiko bikarioa, bertso bat kantatu zuen Juan Mariaren omenez. Elizkizuna, “Agur Jesusen Ama” kanta abestuaz amaitu zen.