Blog

Iubileoko ibilaldiaren informazioak

Iubileoko ibilaldiaren informazioak

Anai-arreba maiteok,

Aurten Iubileua dela medio antolatu dugun Hiru Ate Santuetarako erromes ibilaldia dela eta, zuengana jotzen dugu berriro.

Ekainaren 19an Arantzazutik abiatu eta, Loiolako basilikatik igarota, ekainaren 22an Donostiako Artzain Onaren katedralera iritsiko den erromesaldia eukaristia batekin amaituko da, non erromesak jasoko ditugun.

Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte luzatu dugu, fede- eta anaitasun-jardunaldi honetan parte hartu nahi duen guztien partehartzea errazteko. Gogorarazten dizuegu etapa guztiak egin daitezkeela, horietako batzuk, etapa bakarra edo horietako baten-baten zati bat ere bai.

Antolakuntzak, etapak igarotzen diren zonaldeetako kristau elkarteen laguntzari esker, otorduak eta lotarako lekuak (polikiroldegia, ikastetxeak..) erraztuko ditu.

Mugikortasuna errazteko, ekainaren 19an, autobus bat abiatuko da Donostiatik Arantzazura goizeko 8:00etan, Tolosan eta Oñatin geldialdiak eginez, nahi duten parte-hartzaileak eramateko. Gainera, ibilaldian zehar, furgoneta bat izango dugu, erromesei laguntzeaz gain, motxilak garraiatzeko.

Era berean, pertsonaren batek elikadura-alergiaren bat badu, antolakuntzari jakinaraztea eskatzen diogu, beharrei ahal dugun modu egokienean erantzun ahal izateko. Halaber, federatuta badaude, jakinarazi diezaguzuela eskatzen dizuegu, aseguruak ez dauzkatenei kontratatzeko.

Parte hartzearen kostua 10 €/egun izango da, eta elikagaiak eta deskantsua ordaintzeko. Gotzaindegiak bere gain hartuko ditu berdintzen ez diren gastuak. Lagundu nahi dutenek egin ditzaketen borondatezko ekarpenak eskertuko dira.

Parte hartzaile guztiei gogorarazi nahi diegu ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, txapela, beroki arropa, lo zakua, garbitasunerako gauzak, ibilaldirako motxila txiki bat, kantinplora eta eguzkirako krema ekarri behar dituztela.

Ekimen honekin bat egitera animatzen zaituztegu, gure elizbarrutiarentzat hain esanguratsua den une honetan gure fedea eta elkartea sendotzeko aukera izango delako. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi ibilaldijubileo@elizagipuzkoa.org helbide elektronikora edo deitu 943 28 50 00 telefono zenbakira.

Arantzazuko Ama Birjinak eta Loiolako gure Zaindari Santuak lagun gaitzatela fede eta itxaropen ibilaldi honetan.

Har ezazue agur bero bat,

Iubileoko ibilaldiaren batzordea

  • Descarga el mensaje en PDF