Blog

Aita Santuaren otoitz egiteko asmoa urtarrilerako: Jainkoaren Hitzarekin otoitz egin

Aita Santuaren otoitz egiteko asmoa urtarrilerako: Jainkoaren Hitzarekin otoitz egin

 (Jatorrizko albistea: Vatican News)

Leon XIV.a Aita Santuak 2026ko urtarrilerako otoitz egiteko asmoaren berri ematen du, eta pertsona guztiei gonbidapena egiten die berarekin otoitz egiteko hileroko bere asmoengatik, “Otoitz egin Aita Santuarekin” ekimen berriaren eskutik.

Urte berria hastearekin batera, Leon XIV.a Aita Santuak “Otoitz egin Aita Santuarekin” izeneko ekimena berritu bat babestu nahi izan du. Hileroko otoitz asmoak mundu osoko Elizara eraman, eta berarekin batera eskaera horiengatik otoitz egitea, alegia.
Prentsa-ohar baten eskutik jakinarazi da, proposamen berri honek jarraipena ematen diola Frantziskoren otoitz-asmoak, Aita Santuaren ikus-entzunezko baliabideen bidez zabaltzeari.
“Ekimen honen bidez, Aita Santuaren otoitz-asmoen ikusgarritasuna areagotu nahi da, otoitzerako hizkera egokia, eta tresna berriak erabiliz, mundu osoko fededunengana hobeto iristeko, batez ere komunikazio digitalaren egungo testuinguruan”, jakinarazi du oharrak.

La Palabra de Dios, «esperanza en la oscuridad»

Baliabide berri honetako lehenengo bideoan, Leon XIV.a Aita Santuak, fededunei, Jaungoikoaren Hitzetik abiatuta, otoitz egiteko gonbitea luzatzen die.
Ebanjelioak bakarrik —dio— eman diezaioke bakea eta osotasuna giza-bihotzari, bihotz urduri eta zentzu-gose bati.
“Erakuts iezaguzu, egunero, Eskrituretan zu entzuten —dio Aita Santuak—, zure ahotsagatik interpelatzen, eta gure erabakiak zure Bihotzaren gertutasunetik bereizten”.
Jaungoikoaren Hitza Eskritura Santuan, gaineratzen du idatziak, “nekean elikagai da, iluntasunean itxaropena, eta indarra gure kristau-elkarteetan”.
Aita Santuak otoitz egiten du kristau guztiek Jainkoaren Hitzan indar eta norabidea aurkitu dezaten, eta Elizak beti Ebanjelioa pozez iragar dezan.
“Gure fedea, zure Hitzaren bidez, hazi dadila zurekin bat egiten duenean —amaitzen du —, eta bihotzetik bultza gaitzala besteen bila ateratzera, zaurgarrienak zerbitzatzera, barkatzera, zubiak eraikitzera eta bizitza iragartzera”.

Aita Santuarekin otoitz egiteko gonbidapen berritua

Aurretik Aita Santuaren Bideoa izenez ezagutua, “Otoitz egin Aita Santuarekin” ekimen berriak, Eliza eguneroko otoitzean Aita Santuarekin batzea du helburu.
Cristobal Fones jesuitaren iritziz, Aita Santuaren Mundu mailako Otoitz Sarearen nazioarteko zuzendariaren arabera, tresna berri honi esker, katolikoek, modu sakonagoan, lagundu ahal izango diote Aita Santuari.
“‘Otoitz egin Aita Santuarekin’ ate ireki bat izan nahi du, edozein pertsona, edonon dagoela ere, Aita Santuak hilero proposatzen duen asmoarekin bat egin ahal izan dezan; ikuspegi sinodal batetik berarekin otoitz egiteko”, azaldu zuen. “Denok erantzun dezakegun gonbidapen erraz, eta unibertsala da”.
Oharrak azaltzen duen bezala, Ekimen honi hasiera ematen dion Aita Santuaren urtarrileko otoitz asmoa, “Eskritura Santuaren botere espirituala Kristorekin elkartzeko topaleku pribilegiatu bezala” berraurkitzera gonbidatzen ditu kristauak.
Bideoaren grabazioa San Pellegrinon egin zen, hau da, Vatikanoko Hiriko eliza zaharrenetakoan, bere jatorria 795. urtekoan kokatzen da.
Usadioak dioenez, Leon III.a Aita Santuaren aitasantutzan, Karlomagno enperadoreak, San Pellegrinoren erlikiak — Erromako apaiza, eta Auxerreko lehen gotzaina— oparitu zituen eliza horretan gurtu zitzaten.
Francigena Bide zaharrean zehar kokatua, San Pellegrino elizak, historikoki, harrera eta otoitz-gunea eskaini izan die San Pedro apostoluaren hilobira zihoazen erromesei.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira