Blog

Elizbarrutiko misiolaria Ekuadorren

Elizbarrutiko misiolaria Ekuadorren

Izaskun Anduezak, Misioen Ordezkaritzak antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, misiolari esperientziara ausartu eta Ekuadorrera joatea erabaki zuen, Los Rios probintzian SAMUVI proiektuan (Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko Zerbitzua) laguntzeko. Proiektu honek laguntza soziala, psikologikoa eta legezkoa, doan ematen die tratu txarren biktima diren haur, nerabe, gazte eta emakumeei.

Agintariekin eta hainbat gizarte-eragilerekin elkarlanean egiten da lan hori. Proiektu hau 2021az geroztik jarri zen martxan Caritasen, Misioen Ordezkaritzaren, Patxi Izulain misiolari laiko gipuzkoarra, eta bertako Zentro Komunalaren (Fatimako Andre Mariaren parrokiaren bidez koordinatzen da Elizbarrutiarekin) laguntzari esker.

Ikasturte honetan SAMUVI sendotu eta zabaldu nahi izan da. Zehazki, Zentro Komunalak bere instalazioen zati bat Babahoyori eskaini dizkio, irrikatzen dauden Los Rios Harrera Etxea sortzeko. Jada, egin da etxearen lanaren lehen fasea, hau da, etxea lehenbailehen utzi eta bizitza berregin behar duten, eta egoera ahulean dauden pertsonak, hartuko ditu.

Jarraian, Izaskun Anduezari egindako elkarrizketa ikus dezakezu. Bertan, bere prestakuntzaren berri ematen du, baita Elizbarrutiaren lana, formazio prozesuan zein materialen bilketan. Eta, noski, Ekuadorrerantz abiatzear, dituen itxaropen eta ilusioen berri ere ematen du.