Blog

Javier Mina: Asiako San Frantzisko Xabierkoaren aztarnen atzetik

Javier Mina: Asiako San Frantzisko Xabierkoaren aztarnen atzetik

Ivan Benkok, Javier Minarekin hitz egin du idazle eta margolariak argitaraturiko Tras las huellas de San Francisco Javier en Asia liburuaren inguruan. Bertan, santuaren bizitzari buruzko biografia eta bidaia-egunkaria uztartzen ditu idazleak. Santuaren biografia eguneratzeko asmoa Nafarroako Aldundiarekin egindako lankidetzari esker jaioa zela azaltzen du Minak; hasieran, ikerketa, liburuetan oinarrituta hutsa izango zen baina Asia aldera eginiko bere bidaiak, zeresana izan du lanaren azken fruituan.

Elkarrizketan zehar, Xabierko San Frantziskoren bizitza eta motibazioak aztertzen dira, Loiolako San Inaziorekin izan zuen harremana, eta baita bere ebanjelizazioaren ikuspegi arrazionalista; elkarrizketa arrazionalaren bidezko uste osoan oinarritua.

Besteak beste, idazleak, Asiak, XVI. mendean bizi zituen baldintzak aipatzen ditu, hau da, berak eta bere taldeak bidaian aurkiturikoak. Adibidez, Macao eta Singapurreko kultura eta erlijio pasadizoen berri ematen du.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira