Blog

Laikoarentzako prestakuntza-jardunaldia: kristau presentzia bizitza publikoan, Elizaren Doktrina Sozialaren argitan

Laikoarentzako prestakuntza-jardunaldia: kristau presentzia bizitza publikoan, Elizaren Doktrina Sozialaren argitan

Larunbata honetan, urtarrilak 24, elizbarrutiko seminarioak laikoei zuzendutako formakuntza jardunaldi bat aterpetu zuen. Gaurkotasun handia duen gai bat jorratu zen bertan: Elizaren Doktrina Sozialaren argipean, laikoaren parte hartzea bizitza publikoan.

Goiza, elkarrizketa-era hurbil eta dinamikoan, Carlos García de Andoin jaunak, emaniko hitzaldianZientzia Politikoetan doktorea, eta Teologia eta Psikologian lizentziatua—, bere hausnarketen berri eman zuen. Hitzaldian zehar, kristauek gizartean duten egitekoa aztertu zen, baita, guztion ongia eraikitzeko erantzukizun partekatua, eta fedea, gizarte, kultura eta politika esparruetan koherentziatik, eta zerbitzutik bizitzeko modua ulertzeko gakoak jorratu ziren.

Kaferako etenaldi baten ondoren, topaketak, talde-lanen eskutik egin zuen aurrera. Bide batez, parte hartzaileek, esperientziak, eta kezkak partekatu, eta goizeko lehen zatian plazaratutako gaiak, adibide zehatzetara eraman ahal izan zituzten. Gune horrek, entzute eta elkarrizketa giroa bultzatu zuen, eta bizitza publikoan laikoen presentzia aktiboagoa eta itxaropentsuagoa izateko erronkak eta aukerak ezagutzen lagundu zuen.

Jardunaldia amaitzeko, hizlariarekin elkarrizketa ireki bat ospatu zen, eta, bertan, galderak egin, eta landutako ideia batzuetan sakondu ahal izan zuten parte hartzaileek. Azken solasaldiak, Ebanjelioa munduaren erdian errealismoz, eliz sentimenduz eta konpromisoz nola gorpuztu behar den berretsi zuen, hau da, bertaratutakoek, laiko bezala, prestatzen eta bereizten jarraitzeko erakutsi zuten jakinmina berretsi zen.

Era honetako ekimenekin, elizbarrutiak, formazio eta topaleku guneak eskaintzen jarraitzen du, laikoari bere bokazioa, bere osotasunean bizitzen laguntzeko, baita fedearen alderdi publikoan ere.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira