Blog

Juan María Uriarte Goiricelaya monsinorearen heriotzari buruzko komunikatua

Juan María Uriarte Goiricelaya monsinorearen heriotzari buruzko komunikatua

Gure gotzain emeritua, Juan Maria Uriarte Goiricelaya monsinorea (Fruniz, 1933), gaur, larunbata, otsailak 17, hil da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean (Bilbo), iktus latz baten konplikazioaren ondorioz. Juan Maria Uriarte monsinoreak uneoro izan ditu ondoan bere senide eta gertuko maiteenak.

Jose Maria Setien monsinorearen ondorengoa izanik, Donostiako Elizbarrutian hasi zan bere gotzain ministerioa 2000ko otsailaren 27an, hamar urtez prelatu bezala arituz, Benedikto XVI.ak adinagatik uko egitea onartu zion arte, 2009an. Lehenago, Uriarte monsinorea Bilboko gotzain laguntzailea (1976-1991) eta Zamorako gotzaina (1991-2000) izan zan.

Bere pastoral ministerio zabalean, bi arlotan egindako ahaleginengatik nabarmentzen da: apaizen arretagatik eta Euskal Herrian bakegintzan egindako ahaleginengatik.

Espainiako Gotzainen Biltzarrean, Juan Maria Uriarte monsinorea Kleroaren Gotzainen Batzordeko lehendakaria izan zen (1993-1999), aurreko hirurtekotik (1990-1993). Batzorde Betearazleko (1999-2002) eta beste gotzain batzorde batzuetako kide ere izan zan: Irakaskuntza eta Katekesia (1978-1981) eta Unibertsitateak (1978-1990).

Hainbat liburu ere idatzi zituen, besteak beste, Ministerio presbiteral y espiritualidad (Idatz, 2000), Ser sacerdote en la cultura actual (Sal Terrae, 2000), Una espiritualidad sacerdote dotal para nuestro tiempo (Sal Terrae, 2011). Seguidores y Servidores de la Palabra de Dios (Idatz), La reconciliación (Sal Terrae, 2013), El celibato (Sal Terrae, 2014) edo Sexo y género a debate (Mensajero, 2023).

Donostiako gotzain Fernando Prado monsinoreak Juan Maria Uriarte monsinoreak berarengan izan duen eragin positiboa azpimarratu du: “Barruko bizitza eta etengabeko otoitza zaintzearen garrantzia erakutsi zidan, apaiz ororen bizitzan beharrezkoena dena. Apezpiku zela, bere gomendio bakarra izan zen denak beti maitatzea, zirkunstantzia kaltegarri guztietatik harago”.

Bere azken nahietan idatzi zuen bezala, elizkizuna Begoñako Basilikan (Bilbo) ospatuko da, gotzain ordenatu zan lekuan. Ospakizuna, Joseba Segura monsinorea datorren astelehenean izango da, astelehena otsailak 19, 17:00etan. Gorpuzkiak Frunizera (Bizkaia) eramango dituzte, eta bertan, parrokiako hilerriko familia-panteoian atseden hartuko dute betiko.

Hurrengo egunean, otsailak 20, asteartea, elizkizun solemnea ospatuko da Donostiako Artzain Onaren Katedralean 19:00etan, Fernando Prado Ayuso monsinorea buru dela.