Espetxe pastoraltza: Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin
Urtero bezala, datorren irailaren 24an, asteartea, Mesedeetako Ama Birjinaren Eguna ospatuko da, hau da, presoen eta espetxeetan lan egiten dutenen zaindaria.
Egun berezi hori dela eta, Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, badu asmo berezi bat, Elizbarrutia osatzen dugun guztiok “espetxeko errealitatea ez ahaztea”. Horretarako, “Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin” leloa aukeratu du.
Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, Jesusen Jaungoikoaren begirada azpimarratu nahi du, izan ere, “ez da nekatzen guri barkatzen eta aukerak ematen”, dio. “Horregatik, gure eliza zigorra bete duten edo betetzen ari diren pertsonentzako harrera eta aukera berrietarako lekua izatea nahi dugu”, adierazi du Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak.
Erakunderen esanetan, Martuteneko (Donostia) eta beste espetxe batzuetako presoek egoera zailak bizi dituzte, eta Elizak haiengan konfiantza duela sentitu behar dutela azpimarratzen du. “Ez dute eskatzen (presoek) beren iragana kontuan ez hartzeko, baina bai ez baztertzeko eta ez estigmatizatzeko. Komunitate gisa, laguntza eta ulermena eskaintzen ahalegindu behar dugu, bihotz irekia eta aurreiritzirik gabea erakutsiz”.
Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, orain arte bezala, Giza Eskubideen alde lan egiten jarraituko du. “Erakundeei neurri alternatiboak eskatzen jarraituko dugu”, dio. “Gizarteratzea eta bide sendatzaileak bilatzea errazteko. Gure komunitateek eta gure gizarteak aldaketarako eragile nola izan gaitezkeen hausnar dezaten nahi dugu, zigor hutsetik haratago doazen neurriak sustatuz, eta tartean dauden pertsona guztiak berriz integratzearen eta lehengoratzearen aldeko apustua eginez”.
Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, argi eta garbi adierazi nahi du, denok, anai-arreba garela, eta “entzute aktiboa benetako senidetasunerako lehen urratsa da”.
Frantzisko Aita Santuak, ‘Ostegun Santuz”, espetxe batean zera esan zuen: ”Eska diezaiogun gaur Jaunari barkamena eskatzeaz ez aspertzeko grazia. Beti, denok ditugu porrot txikiak, porrot handiak. Bakoitzak bere istorioa du, baina Jauna beti dago gure zain, besoak zabalik, eta ez da barkatzen aspertzen”.
Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzaren iritziz, “guk ere aukera berriak eskaini behar dizkiegu behar dituztenei”. Bide horretan, ‘entzutea’ eta ‘konpromisoa hartzea’, oso dira garrantzitsuak.
Deskargatu hemen gutun osoa.