Blog

Kristau Eskolak Juan Carlos Olaeta izendatu du elkarteko zuzendari nagusi

Kristau Eskolak Juan Carlos Olaeta izendatu du elkarteko zuzendari nagusi

KRISTAU ESKOLAk (KE), ehun ikastetxe kontzertatu baino gehiago biltzen dituen elkarteak, Juan Carlos Olaeta izendatu du ostegun honetan zuzendari nagusi.

Gernika-Lumotarra, ez da ezezaguna KRISTAU ESKOLAn. Bederatzi urte baino gehiagoz erakundeko Gipuzkoako Presidentea eta KEko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua (Filosofia atala) Deustuko Unibertsitatean, eta Teologia ikasketak egin zituen (Batxiler 5. maila) unibertsitate berean. Juankarrek oso ondo ezagutzen du hezkuntzaren mundua, bere ibilbide profesional luzeari esker. Azken 8 urteetan Eibarko Santa María de la Providencia – Aldatze ikastetxeko zuzendari nagusia eta titularra eta Batxilergoko irakaslea izateaz gain, aurretik Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean irakasle gisa aritu da 27 urtez, eta Zuzendaritza Nagusia eta Titularitatea bere gain hartu ditu 17 urtez.

Juankarrek hainbat kooperazio-proiektutan parte hartu du, berriena Egoaizia GKEarekin eta Eibarko Aldatzen Boluntarioen Elkartearekin Perun garatutakoa izan da. Era berean, Kristau Eskolak azken urteotan bultzatutako mahai fokaletan parte hartu du, bereziki identitatearen eta misioaren eremuan zentratuta.

Kristau Eskolak eskerrak eman nahi dizkie Ereiten Fundazioari (Elkar Hezi zentroaren titularra) eta bereziki Santa María de la Providencia – Aldatze komunitateari, KE-ko Sarearekiko eskuzabaltasunagatik eta konpromisoagatik, Juankar Kristau Eskolako Zuzendaritza Nagusia hartzeko aukera emateagatik.

Izendapen berri honekin, Kristau Eskolak aurrera egiten jarraituko du, aurreko ekaineko Batzar Nagusian hurrengo hiru urteetarako onartutako Plan Estrategikoari begira, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egitea xede, KE-ko ikastetxeen arteko sare-lana eta hezkuntza-komunitateei laguntza ematea indartuz