Blog

Katedralak adOraren 14. urteurrena ospatu zuen Garizumako lehenengo igandean

Katedralak adOraren 14. urteurrena ospatu zuen Garizumako lehenengo igandean

Otsailaren 22an, Garizumako lehen igandean, 19:00etan, Eukaristia ospatu zen Artzain Onaren katedralean, adOraren, Donostiako Betiereko Gurtzaren 14. urteurrena dela eta.

Jende asko hurbildu zen ekitaldira, eta Pablo Ormazabal jaunak gidatu zuen ospakizuna, hau da, adOrako apaiz eta kontsiliarioa.

Bere sermoian, On Pablok gurtzaren garrantzia azpimarratu zuen, eta bertaratutakoei Kristori zuzen-zuzenean begiratzera gonbidatu zituen. Era berean, Jauna, katedraleko sotoan gurtua egotea, gaur egun adOra dagoen lekua, kristau-bidearen oso irudi adierazgarria eskaintzen duela ekarri zuen gogora: Kristo jarraitzea, askotan, beherantz joatea da, umiltasunean, azkenean Jaunak altxatuko gaituelakoan.

Hamalau urteko etengabeko gurtza

San Martin parrokiako (Donostia) aldarearen gainean zegoen Jesukristo gurtzeko asmoz, Sakramentu Santuan, duela 14 urte, Betiereko Gurtzaren kapera (adOra) inauguratu zen.

Ondoren, duela bi urtez geroztik, gurtza, katedralean egiten da, eta gaur egun ere bertan jarraitzen du, otoitz egiten duten hainbat gurtzaileren babespean.

Urte hauetan zehar, gure elizbarrutiaren bihotzean, fedearen eta Jaunarenganako maitasunaren zeinu bizi gisa, gurtza, etenik gabe mantendu da; urteko 365 egunetan, eta eguneko 24 orduetan zehar.

adOra, zentzu honetan, tresna ederra da, eta Guztiz Santua gurtzea, berriz, Kristoren agerpenarekin, bihotza handitzeko modu zehatza da.

Ospakizunean gogora ekarri zen bezala, ozen entzuten dira Jaunaren hitzak:

“Ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte” (Mateo 28,20)”.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: