Blog

Mariaren Bihotza Abesbatzak Granadako Katedralaren 500. urteurrenean parte hartuko du

Mariaren Bihotza Abesbatzak Granadako Katedralaren 500. urteurrenean parte hartuko du

Datorren ostiralean, irailak 25, Mariaren BIhotza Abesbatzak kontzertu berezi bat eskainiko du Donostiako San Bizente elizan. Hitzordu honen eskutik, Andaluzian kantatuko duten musika-egitaraua “etxean” aurkeztuko dute. Andaluziako, efemeride historiko bat ospatzeko —Granadako Katedralaren 500. urteurrena— jasotako zuzeneko enkargu baten emaitza da.

Ostiraleko saioaren ondoren, abesbatza kontzertu entzutetsu hori eskaintzera joango da.

Urriaren 10ean, larunbata, datorren ostiraleko egitarau bera eskainiko du Granadako Enkarnazioaren Katedral Metropolitarrean.

Urriaren 11n, igandea, abesbatzak, eliza horretan, Donostiako Gotzaina eta Granadako katedraleko Deanekin ospatuko den Meza Nagusian abestuko du.

Musikaren bidez, bi ekitaldiek, zubi kultural eta espirituala eraikiko dute Gipuzkoa eta Granada artean hain data esangurantsuan. Bere mende erdiko historian Enkarnazioaren Katedralean kantatzea, eta gainera bertatik egindako berariazko eskaera bati erantzunez, mugarri historikoa da Mariaren Bihotza Abesbatzarentzat. Euskal abesbatzen tradizioa Andaluziako agertoki handienetarikoa batean erakustea aukera paregabea da.

Ospakizun honetarako, aukeratutako errepertorioa polifonia sakroaren eta euskal musika koralaren lan nabarmenen aukeraketa zaindua izango da; Granada eta Donostiako katedralen handitasunarekin bat egiteko bereziki pentsatua eta prestatua.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: