Blog

Abenduaren 28an, igandea, Donostiako Elizbarrutiak amaiera emango dio Jubileu bikoitzari Artzain Onaren katedralean

Abenduaren 28an, igandea, Donostiako Elizbarrutiak amaiera emango dio Jubileu bikoitzari Artzain Onaren katedralean

Abenduaren 28an, igandea, Artzain Onaren katedralak, Katedraleko Ate Santuaren itxiera ospatuko du. Ospakizun honek, azken keinua, edo “beste ekitaldi bat” baino askoz gehiago izan nahi du. Donostiako Elizbarrutiak, Eliza osoarekin bat eginez, eta gure elizbarrutiaren 75. urteurrena aintzat hartuz, bizi izan duen Jubileu urte bikoitzaren amaiera ospatuko du (19:00etan).

Hori dela-ta, elizbarruti osoari gonbidapena luzatzen zaio, anaitasunez, fedeaz eta benetako espiritu Jubileuaz beteriko une honetan parte hartzera. Egun hauetan entzuten den, eta albiste nagusia gogorarazten digun gabon giroa: Jainkoa jaio da, gizon egin da eta gure artean bizitzera etorri da.

Itxaropenaren ikurpean ospaturiko Jubileua

Aurten bizitako Jubileua Frantzisko Aita Santuak deitu zuen “Spes non confundit” (“Itxaropenak ez du hutsik egiten”) idazkiaren eskutik. Testuinguru horretan, erromesaldiaren bizipena —eta, bereziki, Ate Santua zeharkatzea— zeinu adierazgarria izan da: gure bizitza osoa “itxaropenaren atetik” pasarazteko prest egotea.

Jubileu ibilbide honek Kristoren ikaslearen funtsezko jarrerak ekarri dizkigu gogora: erromes bezala ibiltzea, Jainkoarekin adiskidetzea, Elizaren alde otoitz egitea —eta Aita Santuaren asmoen alde— eta Jaunarekin bat eginda bizitzea egintza onen bidez, eta zehazki, erruki lanen eskutik.

Elizak, dakigun bezala, modu berezian ospatu nahi du bide hori 25 urtean behin, ohikoa dena, apartekoa bihurtuz, gure antolaketa, jarrerak, eta baita gure egiturak ere, barrutik mugiarazi, eta berriro oinez bidea egiten jarraitu dezagun.

Itxiera bidalketa ere bada

Munduko Elizaren Jubileu-ospakizunarekin batera, gure Elizbarrutiak, bere 75. urteurrenaren poza bizi izan du, comunio eta berritze espiritu berarekin. “Eliza hurbilean” ospatzeak, gure errealitate zehatzean, mundu osoko elizarekin bat eginda bizitzen laguntzen digu.

Orain, JubileuUrtea amaitzear dago. “Atea itxi egingo da”, baina une horren zentzu sakona, amaiera baten kontrakoa da: barruko atea kanporantz zeharkatzeko bidea hasten da, mundura irtetekoa, hainbat gizon eta emakumerengan —bazterretan, ertzetan, periferietan— huts egiten ez duen itxaropen hori ezagutzeko eta bilatzeko, eta, horrela, eguneroko bizitzan itxaropenezko erromes izaten jarraitzeko.

Espiritu honekin, Elizbarrutiak, fededunak, datorren igandean, abenduaren 28an, Artzain Onaren katedralera (19:00etan) azaltzera animatzen ditu. Bateginik, eskerrak eman, eta, Eguberrien argitan, misiolari mezua bidaltzea izango den Jubileu-amaiera elkarrekin bizi ahal izateko.