24 otsaila, 2026
|
Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Lourdesko Ospitalitateak bere urteko memoria aurkeztu dio Gotzainari
Joan den ostiralean, urtarrilak 20, Lourdeseko Ospitalitatearen Batzordeko kideek, eta Iñaki Zabaleta kapilau jaunak, erakundearen urteko memoria aurkeztu zion Gotzainari. Bileran, Lourdesko Ospitalitateak iazko urtean zehar egindako jardueren berri eman zuen, baita urteko kontuen jakinarazi ere; gardentasunean oinarritutako kontu ematea.
Bileran erakundearen presidentzian eman den erreleboa jakitera eman zen: Lupe Aranzabalek utzitako kargua, Ospitalitatean urteak daramatzan Elena Cotado Iturain andreak hartu du. Izendapenaren eskutik, aurrerantzean, Elena Cotado Iturain, Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide izango da.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira