Blog

Ibilaldia Jubileu-Elizetatik barrena, martxan!

Ibilaldia Jubileu-Elizetatik barrena, martxan!

Bihar hasi da Ibilaldia Jubileu-Eleizetatik barrena. Hau da, Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren baitan antolatutako ekimena.

Mendiko botak janztearen atarian, hona ibilaldi bakoitzaren nondik norakoa:

 

  1. Etapa (Arantzazu – Zumarraga): ekainak 19

Arantzazun emango zaio hasiera Jubileu Elizetatik barrena egingo den ibilaldiari.

  • Izen emandakoak, 09:10etarako Arantzazun egon beharko dute.
  • 09:15etan ongi etorria; otoitz bat errezatuko da kriptan. Ondoren, Mikel Aranguren bikario nagusiak martxari hasiera emango dio.
  • Hamaiketakoa egiteko, bidean gelditxo bat egingo dute parte hartzaileek; taldeak bat egiteko, atsedena hartzeko, gogoeta egiteko…
  • Ibiltariak, Brinkolara (Legazpia) 14:00ak aldera iritsiko dira. Bertan bazkalduko dute, eta inguruko herrietako herritarrak bertara hurbildu dira, azken kilometroak taldearekin batera egiteko asmoz.
  • Zumarragako Andre Maria Zeruratzearen parrokian, 17:00ak aldera amaituko da lehen etapa.
  • 19:00etan meza ospatuko da.

 

  1. Etapa (Zumarraga – Loiola): ekainak 20

Zumarragako parrokiaren aurrean, 08:00etan elkartuko dira ibilaldiko partaideak, eta bertatik hasiko da bigarren etapa. Handik, Antiguako baselizara joango dira.

  • Loiolara (Azpeitia) 14:00ak aldera iritsiko da taldea.
  • Bertan, Jesuitek harrera egingo diete eta Ate Santua igaroko dute parte hartzaileek.
  • Loiolan bertan elkarrekin bazkalduko dute.
  • 15:30etan, herritarrekin batera, azken metroak, Azpeitiako parrokiaraino egingo dituzte.
  • Arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da.

  1. Etapa (Loiola – Zarautz): ekainak 21

Lau etapetan, hau izango da luzeena (24 km). Goizeko 8:00etan herriko parrokia aurrean otoitza egin, eta Zarautzera abiatuko dira ibiltariak.

  • Iraetan (Zestoa), hamaiketakoa egingo dute parte hartzaileek, eta Oikia (Zumaia) bazkalduko dute (14:00ak aldera).
  • Santa Barbara ermitatik pasako ondoren, Zarautza iritsiko dira.
  • Arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da.

 

  1. Etapa (Zarautz – Donostia): ekainak 22

Goizeko 08:00etan herriko parrokian elkartu, eta otoitza egin ondoren ekingo diote azken ibilaldiari.

  • Orioko San Martin ermitan egingo dute hamaiketakoa.
  • Igeldon, bazkaria (14:00ak aldera).
  • Donostiarantz (15:00ak aldera).
  • 15:45ak inguruan Ondarretako Ezeiza hotelaren ondoan, Donostiako parrokia ezberdinetako lagunek bat egingo dute ibilaldiaren azken kilometroak elkarrekin egiteko asmoz.
  • Parte hartzaileek Artzain Ona katedraleko Ate Santua igaroko dute, eta on Fernando Prado Ayuso gotzaina buru dela, meza santua ospatuko da 17:00tan.

 

Oharra. Inork, etapa osoak ezin baditu egin, baina ibilaldia igaroko den herriren batean parte hartu nahiko balu, bazkari bakoitzaren ondoren, taldera hurbildu, eta azken metroak taldearekin egiteko aukera izango du.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira