25 abendua, 2024
|
Gaurkotasuna, Liturgia ordezkaritza
Eguberriak eta ohiturak
Jesus Mari Arrieta Sagasti apaizak Eguberriei buruz euskaraz idatzitako dokumentu bat duzu eskura. Lan honek kristau fedearen ospakizun nagusiaren alderdi teologiko, historiko eta kulturalen dibulgaziozko ikuspegia eskaintzea du helburu.
“Eguberriak: esanahia eta ohiturak” izeneko lanak, jaien sorreratik hasi eta gure artean errotuen dauden ohituren berri ematen digu. Edukien artean, hona nabarmenenak:
- Eguberrietako jaien jatorria eta Epifania: egutegi liturgikoaren barruan ospakizunak nola sortu zirenen azalpen historikoa.
- Eguberrietako gertakariaren esanahi teologikoa: Kristoren haragitzeari eta kristau bizitzan duen garrantziari buruzko gogoeta.
- Eguberrietako ohiturak Euskal Herrian: gure lurraldeko ohitura bereizgarrienak ezagutzeko ibilbidea: Olentzero, gabon kantak, jaiotza eta Eguberrietako zuhaitza.
Idatziaren helburua Eguberrien ulermena eta bizipena aberastea da, fedetik eta gure sustrai kulturalen ezagutzatik ere.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira