Pazkoak sendotzen poza hurbildu du Gipuzkoako Elizara
Pazko denbora itxaropenez, alaitasunez eta bizitza berriaz beteta hasi da gure elizbarrutian, Sendotzen sakramentuaren ospakizunen eskutik. Ospakuntza horiek Gipuzkoako parrokia ezberdinetan ospatzen hasi dira eta datozen asteetan jarraituko dute. Horren lekuko, joan den apirilaren 19an, larunbata, adibidez, Irungo San Jose Langilea parrokian, gure gotzain On Fernando Prado buru zela, eta Iñaki, jaun-parrokoaren laguntzarekin ospaturiko zeremonia hunkigarria. Parrokiak poz handiz bizi izan zuen une berezi hau, non 24 gaztek (hamabi, gazte taldekoak, eta beste hainbeste nerabeen taldekoak), Espiritu Santuaren dohaina jaso zuten, bere konpromiso kristaua eta Elizaren kidetasun bizia indartuz.
Ospakizun hauek esker oneko eta itxaropenezko zergatiak dira beti Gipuzkoako gure Eliza osoarentzat, hainbeste gaztek eta helduk fede-bideari jarraitzen diotela, eta kristau bizitzan urrats garrantzitsua ematen dutela ikusten baita. Pazko garai honetan, gainera, sendotzen eskutik, Berpiztua, gure komunitateen erdian duen, bertan egotearen zeinu bereziki adierazgarri bihurtzen da.
Sendotzen hurrengo ospakizunak, On Fernando Prado buru dela, honako data eta hiri/herrietan hauek izango dira:
- Apirilak 25: Irungo Junkal
- Maiatzak 3: Berasategi
- Maiatzak 9: Artzain Onaren katedrala
- Maiatzak 10: Hondarribia
- Maiatzak 16: Zumarraga
- Maiatzak 23: Familia Santua
- Maiatzak 24: Helduen konfirmazioa Artzain Onaren katedralean
- Ekainak 6: Hernani
- Ekainak 13: Legazpi,
- Ekainak 20: Urnieta
Horrez gain, Mikel Aranguren, bikario nagusia, buru izango duten ondorengo ekitaldiak ospatuko dira:
- Maiatzak 23: Artzain Onaren katedrala.
- Ekainak 13: Groseko San Inazio parrokia.
Sendotza jasotzen dutenei, eta baita beraien familia guztien gain, bere Izpiritua ugaria isurtzeko eskatzen diogu Jainkoari, eta ospakizun hauek guztiak, elizbarruti osoa pozez, berrikuntzaz eta itxaropenez betetzen jarrai dezatela.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira