10 uztaila, 2024
|
Ondarea
Santiago Reyes: Juncal de amores
Santiago Reyesek, “Juncal de amores” liburuaren egileak, Junkaleko Ama Birjinaren historia zirraragarriaren berri ematen digu. Hau da, Elizbarrutiko Ama Birjin irudirik zaharrena.
240 orriko argitalpena, orain arte argitaratu gabeko irudiekin edertua dago. Bertan, tailua apaintzeko moduaren bilakaera erakusten da hamaika bitxikeria historikoen eskutik. Argitalpena 25 eurotan dago salgai Junkal Parrokiako Sakristian.
Fernando Jiménez parrokoaren hitzetan, «estilo xumean, irudiaren jatorria azaltzen da, eta mendeetan zehar irundarrek ez ezik, erromesek eta marinelek egin zioten gurtza».
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira