17 ekaina, 2026
|
Caritas, Gaurkotasuna
Hurkoari ohore
Arizmendiarrieta Saria duela sei urte sortu zen, Enpresaren Eredu Inklusibo Parte-hartzailea sustatzeko, eta eredu horren balio eta kudeaketa praktiken ezarpenean, nabarmentzen diren erakundeak aitortzeko.
Ekitaldia, joan den ekainaren 16an ospatu zen Donostiako Deustuko Unibertsitateko campusean, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak, eta Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkarteak antolatuta. Gipuzkoako erakunde, enpresa eta gizarte arloko ordezkariak bildu ziren jardunaldia.
Hiru izan ziren saritutako erakundeak. Horien artean, Hurkoa Fundazioa, duela 30 urte Caritas Gipuzkoaren eskutik sortua; irabazi asmorik gabeko erakundeen atalean izan zen saritua.
Hurkoa Fundazioko presidentea den Marta Alvarez de Arcayak jaso zuen saria, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko presidente Juan Manuel Sinderen eskutik.
Juan Manuel Sindek, ekitaldian zehar, HumaniSare, Enpresa Humanistaren Arizmendiarrieta Klubaren berri eman zuen, hau da, enpresek eraldaketa sozialeko eragile gisa duten zeregina indartzera bideratutako iniziatiba. “Ekimen berri honekin gure Fundazioaren zereginean lagundu nahi dugu: enpresa gizatiartu, gizartea gizatiartzeko”.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira