Blog

Donostiako eta Baionako gotzainek harremanak sendotu dituzte pastoral erronkei erantzuteko

Donostiako eta Baionako gotzainek harremanak sendotu dituzte pastoral erronkei erantzuteko

Donostiako Elizbarrutiak joan den irailak 23an, asteartea, Marc Aillet, Baionako Elizbarrutiko gotzainaren adeitasunezko bisita jaso zuen. Gure gotzain Fernando Prado ongi etorria eman zion, eta Baionako gotzainak duela hilabete batzuk egindako bisitari jarraipena ematen zion bien arteko topaketak.

Geografia, kultura eta fedeak elkartutako bi elizbarruti anaien arteko harremanak ehuntzen eta sendotzen jarraitzeko bilera ospatu zuten. Amankomuneko hainbat gai pastoral landu ziren mahai gainean, esperientziak partekatu eta elkarlanerako bideak bilatzeko asmoz.

Jorratutako gaien artean, gazte pastoraltza eta formazioa aztertu ziren; Elizaren etorkizunari begira, funtsezko arloak. Era berean, euskarazko liturgia gaiei buruz hitz egin zuten, mugaz bi aldeetako fede-bizitza aberasten duen hizkuntz eta kultura ondare partekatua.

Helduentzako kristau sarbideko Katekumenotza izan zen bereziki landuriko atal bat. Frantzian bizi den gorakada nabarmenaren inguruan mintzatzen aritu ziren; azpimarratu behar da, Donostiako gure elizbarrutian ere, hastapeneko sakramentuak jaso nahi dituzten helduen eskaeren kopuruak, nabarmen egin duela gora.

Bi elizbarrutiek elkarrekin ibiltzeko hartutako konpromisoa berresten du jardunaldiak, esperientziak partekatuz, eta egungo munduan ebanjelizatzearen erronkei erantzun bateratuak bilatzeko asmoz.