Blog

Luminiscence

Luminiscence

Donostiako Elizbarrutia, arrunt pozik dago, Luminiscence, bideomapping, hiriaren historia, eta zuzeneko musika uztartu dituen 360°-ko ikuskizun murgiltzailearen arrakasta apartarengatik.

Atzo, urriak 4, Luminiscencek agur esan zigun. Maiatzaren 30etik, Artzain Onaren katedraleko bobedak, pantaila ezin hobeak izan dira argi eta musika ikuskizun zirraragarriaz gozatzeko. Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatero, ikus-entzunezko emanaldiek, zentzumen-bidaia zoragarria sortu dute hura ikustera joan direnengan.

Ikuskizunak, artea, modernitatea eta espiritualtasuna uztartu ditu; beste arrakasta bat Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren, eta Jubileuaren baitan.

Luminiscenceren inguruko erantzun bikainek, eta ikusleen erantzun baikorrek, hunkitu eta biziki pozten gaituzte.

Hau guztiaren harian, Donostiako Elizbarrutiak, hiru alderdi azpimarratu nahi ditu:

  • Ikuskizunaren eragin sozial handia –50.000 pertsona baino gehiagok ikusi dute– eta, Donostiako ostalaritzan izan duen eragin oso azpimarragarria.
  • Luminiscencek, Gipuzkoako “Eliza Ama” gisa, Artzain Ona katedralaren irudia indartzen du.
  • Ekitaldiak, Donostiako Elizbarrutia, hiriko turismoan zutabe garrantzitsua dela erakusten du.

Donostiako Elizbarrutiak bere esker ona adierazten die ikuskizun handi hau gauzatzea lortu duten pertsonei, eta baita, ikuskizunaz gozatzera etorri diren guztiei ere.