Maiatza, Sendotza hilabetea
Maiatzean zehar, Donostiako Elizbarrutiak poz eta berrikuntza espiritual handiko garaia bizi izan du. Fernando gotzaina, Mikel Aranguren bikario nagusiarekin batera, Gipuzkoako hainbat txokotan barrena ibili da kristau konpromisozko bidea jarraitu nahi duten pertsonei sakramentua ematen.
Donostiako Artzain Onaren katedraletik hasi eta Tolosa eta Zumaiako parrokietaraino ospakizunak, kristau-elkartea biltzeko uneak, eta batzen gaituen fedearen lekuko izan dira.
Ospakizun hauek, sendotza jaso duten pertsonen bizitza espirituala indartzeaz gain, elizbarrutiko elkarte osoak bere bataioaren garrantzia gogoratzeko, eta gaurko munduan, jarraitzaile-misiolari izateko zereginean berresteko aukera ere badira. Gotzainak zein bikario nagusiak sakramentu honen garrantzia azpimarratu dute, fedearen hazkunde pertsonal eta komunitarioan urrats erabakigarria baita.
Gipuzkoako kristau elkarte osoa gonbidatzen dugu, sendotza jaso berri duten pertsonen alde otoitzean batzeko, eta gure Elizbarrutiak eskaintzen dituen jarduera ugarietan modu aktiboan parte har dezaten, fedean eta anaiarteko elkartasunean hazten jarraitzeko.