Asteazken Teologikoak
Asteazken Teologikoak Formaziorako Gotzain Ordezkaritzaren 2026–2027 ikasturteko formazio-egitarauaren barruan kokatzen dira.
Asteazken Teologikoak, besapean lau proposamen dituztela datoz aurtengo ikasturte berrian. Teologian sakontzea, eta Elizaren bizitzarekin nahiz fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketarekin lotutako hainbat gai, gertutik ezagutzea da ikastaroen helburua.
Lehen lauhilekoan, urriaren 7tik urtarrilaren 27ra, honako gaiak landuko dira:
Izenburua / Irakaslea / Ordutegia
- “Liburu profetikoak”: Jose Antonio Badiola (10:00 – 11:20)
- “Elizbarrutiko sinodoa”: Pedro Luis Uranga (11:40 – 13:00)
Ikastaroaren bigarren zatian, 2027ko otsailetik maiatzera, hauek izango dira gaiak, hizlariak eta ordutegia:
Izenburua / Irakaslea / Ordutegia
- “Teologia musikan”: Eusebio Guindano (10:00 – 11:20)
- “Judaismoa, Kristautasuna,Islama”: Antonio Astigarraga (11:40 – 13:00)
Saioak asteazken goizetan ospatuko dira gaztelaniaz, eta elkarren segidako bi ordutegitan antolatuko dira. Ikastaro bakoitzaren prezioa: 50 euro.
Izena emateko epea urriaren 5era arte egongo da zabalik. Bi modutara eman daiteke izena: online, Asteazken teologikoak Miércoles teológicos 2026-2027: Rellenar formulario, edo telefonoz, 943 28 50 00 zenbakira deituz.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira