Aste Santuari begira (Donostia)
Donostiak, mendeetan zehar ezagutu eta bizi izan ditu Aste Santuko prozesioak; XVI. mendean, jada, Alde Zaharreko kaleetan zehar ospatzen ziren. Hiriaren hazkundearen, eta Artzain Onaren parrokiaren eraikuntzarekin batera, 1927ko apirilaren 15ean, datorren urtean mendeurrena ospatuko duen, Nazareteko Jesus Gure Aitaren Kofradiak bere lehen urratsak eman zituen.
Denborak eta aldaketa sozialek eraginda, 70eko hamarkadan utzi zitzaion hirian prozesioak egiteari (azkena, 1966. urtean ospatu zen).
Gaur egun, lehen agerraldi erlijioso hartatik ia ehun urte igaro direnean, donostiar talde batek, ekimena berriro ere bultzatzea erabaki du; martxan jartzea, alegia. Fede-erakustaldia hau herritik abiatu da, eta belaunaldien arteko fedearen erakusgarri bihurtzea du helburu; sendiei, etab. zuzendua.
Kontua ez da hutsetik hastea, ezta ezer berririk asmatzea ere, baizik eta egungo ikuspegi ireki eta parte hartzaile batetik, usadio bat indartzea.
Artzain Onaren parrokian jatorria duen ekimenaren sustatzaileen iritziz, “Aste Santua, berriro ere bilgune izan daitekeela uste dugu, hau da, apaltasunez eta hurbiltasunez, fedea eta kultura herrikoia adierazteko gunea”.
Ikuspuntu horretatik abiatuta, Nazareteko Jesusen Kofradia martxan jarri da berriro ere, Ostiral Santu bakoitzean Donostiako kaleak zeharkatuko dituen prozesioa antolatzeko. Aurten, apirilaren 3an ospatuko da, arratsaldeko 20:30ean.
Artzain Onaren prozesioak, garai batean, tamaina handiko dozena bat irudiz osatua egon zen. Aurten, Donostian zehar, bost ikusi ahal izango dira:
– Jesusen otoitza Getsemanin
– Jesus Pilatosen aurrean
– Jesus Gurutzera bidean
– Kalbarioa
– Jesus hilobian.
Laster, garizumako lehenengo ostiralean (otsailak 20) jakinaraziko da jendaurrean ekimena, eta nahi duen orok bat egin, eta Kofradian parte hartu ahal izango du: fede lekukotasuna adieraziaz, Jesusen heriotzaren eta berpizkundearen pazko misterioaren espiritualtasuna era eraginkorrean bizitzea.
Jada, lehen urratsak eman dira, baina asko dago egiteko. Horregatik, antolatzaileek, euren denbora, ideiak eta ilusioa eskaini ditzaten, ekimenarekin bat egitera gonbidatzen dituzte donostiarrak.
Nazareteko Jesusen Kofradiak antolaturiko prozesioan parte hartzeko izena aurretik eman egin dezakezu, QR kode honen bidez, edo inprimaki hau bete eta Artzain Onaren sakristiara eramanez.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira