Fernando Prado monsinorea, EGBren 129. osoko batzarreko partaide
Atzotik, apirilak 20, eta datorren ostirala arte, apirilak 24, Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 129. Osoko Batzarra ospatzen ari da Madrilen.
Lan eta hausnarketa-jardunaldi partekatu hauetan, Espainiako gotzainek parte hartzen ari dira; horien artean Donostiako gotzaina den Fernando Prado Ayuso monsinorea.

Leon XIV. Aita Santuak ekainaren 6tik 12ra Espainiara egingo duen hurrengo bisita prestaketa, Cor ad cor loquitur Ohar doktrinalaren aurkezpena, Adingabeen Babeserako Bulegoek 2025ean garatutako jarduerak, eta hainbat gotzain batzorderen proposamen eta lan ezberdinak ageri dira gai zerrendan.
Batzarra, apirilaren 20an, astelehena, jarri zen martxan, Luis Argüello monsinorearen, EGBko presidentea, eta Piero Pioppo monsinorearen, Espainiako nuntzio apostolikoa, eskutik.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira