6 abuztua, 2025
|
Gaurkotasuna
Bizitzak salbatzeko musika
Música para salvar vidas erakundea, Kirekan (Uganda) kokatutako proiektu humanitarioa da, eta bere lana, kaleko haurrei laguntza osoa ematea da. Nola? Heziketa, prestakuntza eta, musika eta dantza ikasteko aukera eskainiz.
Proiektu honetarako finantzaketaren %70 Aba Taano gospel talde ospetsutik lortzen dute. Talde honek nazioarteko 11 sari irabazi ditu, eta 2.000 kontzertu baino gehiago eman ditu Europa osoan zehar.
Laster, Aba Taanok, dirua biltzeko, ongintzazko bi kontzertu eskainiko ditu:
– Zarautz (abuztuaren 9an, Andre Maria Zeruratzea parrokia, 20:00etan).
– Zumaia (abuztuaren 15ean, San Pedro Apostolua parrokia, 20:00etan).
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira