Blog

Asteko berriak (2025/11/14)

Asteko berriak (2025/11/14)

Mikel Iraundegik Lux eta Los Domingos aztertzen ditu: “Gure bihotza asetzen duena errealitate santua da”

Azkoitiak esker onez agurtu du Jenaro Lekuona jauna, Andre Maria Zeruratzearen erretore izandakoa

Azkoitiko kristau-elkarteak agur esan dio gaur arratsaldean Jenaro Lekuona jaunari, ia mende laurden batez Andre Maria Zeruratzeko parroko lanetan jardun, eta bere giza eta pastoral aztarna herrian errotuta utzi duenari.

Herve Tienou apaiza sorterrira itzuli da Donostiako Elizbarrutian hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren

Gure elizbarrutian lanean urteak eman ondoren, Herve Tienou apaiza sorterrira itzuli da aste honetan. Hervék, 2015 eta 2023 artean egin zuen pastoral lana gure artean, eta aldi horretan Alegiako San Juan Bataiatzailea parrokian koadjutore lanetan jardun zuen Jose Ignacio Eguzkitza parrokoa lagunduz, eta parrokian eskuzabaltasunez jardunez.

Juan Carlos Carvajal Blancoren hitzaldiak

Elizbarrutiko 140 fededunek erromesaldia egin dute Fatimara: “Pila espiritualak ondo kargatuta itzuli gara”

Del 27 al 30 de noviembre, 140 peregrinos de la Diócesis de San Sebastián viajaron a Fátima (Portugal) en una peregrinación diocesana coordinada por la Delegación de Peregrinaciones y acompañada por tres sacerdotes y un diácono. “Ha sido una experiencia de gracia y de comunión. Muchos regresan con deseos de volver”, señala D. Pedro Lascurain, sacerdote y delegado de peregrinaciones.

Manuel Oyarzabal Aguinagalde apaiza hil da

Donostiako Elizbarrutiak atsekabez jakinarazten du Manuel Oyarzabal Aguinagalde apaizaren heriotza. Apaiz lanetan, Sorabillako (Andoain) San Martin parrokian, bere pastoral lan nagusia bete zuen 50 urtetan zehar, buru-belarri aritu zen gertutasun eta espiritu ebanjelizatzailez.

482 urteren ondoren Errenteriako agustindarrei agur

Atzo, azaroak 9, igandea, Errenteriako Agustindarren elkartearen agurreko Eukaristia hunkigarria ospatu zen Hirutasun Santuaren elizan. Fernando Prado, gotzaina izan zen ospakizunaren buruan, eta alboan izan zituen, Mikel Aranguren, bikario nagusia, Inazio Etxarte, bizitza kontsakratuko elizbarrutiko ordezkaria, agustindar laguntzaile bat, eta Koldo Iribarren parroko klaretiarra.

Elizbarrutiaren Eguna

Ebanjelizazioaren inguruko Lehen Jardunaldiak 170 pertsona bildu ditu Seminarioan

Gaur, 170 lagun bildu dira Seminarioan Ebanjelizazioaren Lehen Jardunaldia ospatzeko. Elizaren elkartasunerako topaketa izan da; azkar aldatzen ari den mundu sekularizatu honetan, Espirituari elkarrekin entzuteko, eta gure eginkizun ebanjelizatzailea sendotzeko gunea hain zuzen ere.