Asteko berriak
Gipuzkoa: herriko jaien uda
Uztaila iristearekin batera, Donostiako Elizbarrutiko herri eta auzoak bizitzaz gainezka daude. Hoguerak, prozesioak, eta musika tresna ezberdinen melodiak, fedeak eta tradizioak gure lurraldean taupadaka jarraitzen dutela gogorarazten digute.
2025eko uztailak 1: 75 urte elkarrekin oinez Donostiako Elizbarrutian
Astearte honetan gure Elizak Quo Commodius buldaren gauzatzearen 75. urteurrena ospatuko du; 1950eko uztailaren 1ean Donostiako Elizbarrutiaren bizitza kanonikoa martxan jarri zuen Pio XII.aren agiriak.
Aita Santua Patriarkatu Ekumenikoari: erabateko elkartasuna berrezartzea
A petición de la Delegación de Ecumenismo y Relaciones Interconfesionales, compartimos la siguiente noticia de Vatican Media:
Pedro eta Pablo santuen jaia aprobetxatuz, Jauregi Apostolikoan, entzunaldia ospatu da “Konstantinoplako eliza anaiaren” ordezkaritzarekin. Aita Santuak, bere agurra eta eskerrona helarazi dizkio Bartolome Patriarkari, eta gure Elizaren arteko erabateko elkartasuna berrezartzeko bideari jarraitzeko eskatu dio: “Helburu hau Jainkoaren laguntzarekin bakarrik lor daiteke, errespetuz elkarri entzuteko eta anaiarteko elkarrizketarako etengabeko konpromisoaren bidez. Edozein iradokizunetara irekita nago”.
Ebanjelizazio eta Hezkuntzari buruzko topaketaren kronika Donostiako Elizbarrutian
Joan den ekainaren 13an, ostirala, Donostiako Seminarioko instalazioetan elizbarrutiko ebanjelizatze arloak antolatutako topaketa bat ospatu zen, Irakaskuntza, Haur eta Nerabeen eta Familien ordezkaritzekin lankidetzan. Jardunaldian 2 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko ikastetxe kristauen titularren ordezkariak bildu ziren, hezkuntza katolikoak gaur egun dituen erronka eta aukerei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko, bereziki misio ebanjelizatzailearen esparruan.
Donostiako Gotzaindegiko oharra: izendapenak (2025 uztailak 3)
Gotzain jaunak izendapen hauek egin ditu, apaiz batzuei beren parrokien eginbeharretan aldaketak eragingo dizkienak.
Parrokietako parroko berriek, datorren irailaren 1etik aurrera hartuko dituzte kargu berriak bere gain. Kontrakorik esan ezean, kargu berriak bere gain hartzerakoan, aurrez zituzten ardurak bertan behera utziko dituzte.
Donostiako Elizbarrutiak, ‘Infoparticipa zigilua’ jaso du komunikazioaren kalitate eta gardentasunagatik
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Espainiako Gotzainen Batzarra (EEE), eta Espainiako 19 elizbarrutiri ‘Infoparticipa zigilua’ eman die; horien artean Donostiako Elizbarrutiari, bere web orriaren bidez erakundeen komunikazioaren kalitate eta gardentasunaren arloan duen jardunbide egokiagatik.
ABISUAK
Mariaren Bihotza abesbatza Erroman
Associazione Internazionale Amici della Fondazione Pro Musica e Arte Sacra de Roma elkarteak Mariaren Bihotza Abesbatza, Artzain Onaren katedraleko abesbatza (Donostia), gonbidatu du Italiako hiriburuan kontzertua ematera. Erroman, uztailaren 10ean eta 12an, bi kontzertu eskainiko ditu San Inazio eta San Pablo Extramuros basiliketan. Gainera, 11n, San Pedro Basilikako Meza Santuan parte hartuko du.