Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Apaizek egiten duten lana

COPE irratiko ‘La Linterna de la Iglesia’ saioan, on Fernando gotzainak eskerrak eman zizkien Elizbarrutiko apaizei egiten duten lanagatik, eta Frantzisko Aita Santuak Indonesiara egindako bisitaren ondorioen inguruan iritzia eman zuen.

Arantzazuko Maria Birjina Dohatsua

Gaur, irailak 9, Arantzazuko Amaren eguna (Gipuzkoako zaindaria), ohiko den bezala, meza ospatu da santutegian eguerdiko 12:00etan Fernando Prado Ayusok, Donostiako gotzaina, buru zela.

Arantzazu 2024 (Laburpena/Resumen)

Ospakizunak

Gipuzkoak, kontuan hartzeko egun oso bereziak bizi ditu egunotan, lurraldearen luze-zabalean, ospakizun erlijiosoz eta elkarren-arteko topaketez hornitua. Nabarmentzekoak, bereziki, Ama Birjinaren Jaiotzaren ospakizunak, zein Arantzazuko Ama Birjinarenak; 100 urte baino gehiago daramatza Gipuzkoako zaintzen.

Deustuko ikastaroaren inaugurazio ekitaldia

Datorren irailaren 25ean, asteazkena, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako campuseko Loiola aretoan, 2024-2025 ikasturtearen hasiera-ekitaldi handia ospatuko du. Fernando Prado Ayuso, Donostiako Elizbarrutiko gotzaina, bertan izango da, eta Espiritu Santuaren Meza gidatuko du (10: 30etan).

Goian Beude!

Donostiako Elizbarrutia goibel dago. Egun gutxiren buruan, bi apaizek “gero arte” esan digute. Iragan, irailaren 10ean, asteartea, Joaquin Astiz Galarza (Donostia, 1931-2024) zendu zen, eta bi egun beranduago, 12an, Daniel Eskisabel Zurutuza (Ataun, 1935-2024).