Ostiraleko berriak
Laikoen erretiroa Loiolan
Donostiako Elizbarrutiak datorren azaroaren 23an Loiolako Gogartetxean (espiritualtasun zentroan) egingo den Erretiro Espiritualean parte hartzera gonbidatzen ditu laiko guztiak. “Adviento: tiempo para reavivar la esperanza” izenburupean, erretiroa Jose Javier Pardo, sj-ak zuzenduko du, eta Abendualdiaren etorreraren aurrean bihotza prestatzeko aukera ezin-hobea da; hau da, gure fedea eta itxaropena berritzera deitzen gaituen liturgia-aldia.
“Arduratuz”: adingabeak eta pertsona kalteberak babesteko programa.
Donostiako gotzaina. Fernando Prado, elizbarrutiko pastoraltzako eragile eta laguntzaile guztiek, adingabeak eta pertsona zaurgarriak abusuen aurrean babesteko eta prebenitzeko funtsezko prestakuntzako ikastaro batean parte hartu behar dutela adierazi du. Ikastaroa “Arduratuz” programaren parte da.
Agerian-Revelado (Bixen Vergara)
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira