6 abendua, 2025
|
Gaurkotasuna, Gazte-Bokazio Pastoraltza, Inicio3, Obispo D. Fernando
“Gure apaizgaiak”: gure gotzainaren Gutun Pastorala Seminarioaren Egunean
Abendualdiaren bihotzean, Donostiako Elizbarrutiak, Maria Birjina Dohatsuaren Sortzez Garbiaren solemnitatea ospatzen du abenduaren 8 honetan, Seminarioaren Eguna, alegia. Hau dela eta, gure gotzain Fernando Prado Ayuso monsinoreak «Gure apaizgaiak» Gutun Pastoral sakona luzatu dio elizbarruti osoari, Itxaropenez beteriko idatzia, Jaunaganako konfiantza berritu, eta bokazio pastoraltzan erabakitasunez indarberritzera gonbidatzen gaituena.
(Idatzi osoa erantsitako PDFan topatuko duzu).
Sinesteko eta itxaroteko gutuna
Gaur egun gure elizbarrutiko seminarioan apaizgairik ez dagoen arren, gotzainak zera azpimarratzen du “apaizgairik ez daukagula uste duenak oso oker dabil”, Jaungoikoak gure elizbarrutiak behar dituen etorkizuneko ‘artzainak’ isilean prestatzen dituala gogoratuz. Eskutitza, Abendualdi garaiko hizkera teologiko eta itxaropentsu batez hornitua dago. Abendualdia, itxaronaldi aktiboa da, Jainkoaren promesarekiko konfiantza, eta Hark prestatzen duen etorkizunarekiko begirada zabala da.
Bokazio pastoraltza berpizteko deia
Prado monsinoreak elizbarruti osoa gonbidatzen du bokazioaren benetako kultura baten sorreran, martxan jarri eta inplikatzera —familiak, apaizak, bizitza sagaratua eta laikoak—non otoitzak, kristau testigantzak eta gazteei laguntzeak leku nagusi bat izango duten.
Proposamen zehatzen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Gutxienez, hilean behin, parrokietan edo pastoral barrutietan bokazioen aldeko otoitz-talde egonkorrak sortzea.
- Bi hileko, Elizbarrutiko otoitz-deialdiak Artzain Onaren katedralean, apaizei, gazteei eta Jaungoikoaren herri osoari irekiak.
- Otoitzari eta bizikidetzari zuzenduriko “goizeko zaintzaileen” elizbarrutiko topaketa urtero antolatzea.
- Bokazioen aldeko otoitz-espazio iraunkorra antolatzea Artzain Onaren katedralean.
Samurtasunez betetako begirada etorkizuneko apaizekiko
Eskutitzak, biharko apaizen etorkizuna, hurbiltasunez azaltzen du: Jainkoaren semeak, apalak, arrunt gizatiarrak, herriaren itxaropenari entzuteko, laguntzeko eta eusteko gai direnak. Gotzainak seminario bizi, anaikor, ebanjeliko eta ireki batekin egiten du amets; gazte bakoitza gizatasunean, fedean eta bereizketan hazteko modukoa.
Gazteei zuzenduriko mezu berezia
Bokazioaren kezka sentitzen dutenei, gotzainak hitz argi eta errealistak idazten ditu: Elizak ez du perfekziorik espero, bihotz zintzoa, Kristori jarraitzeko nahia, eta egian ibiltzeko erabaki sendoa. Gogorarazten die apaizgaiei, bokazioa beti Jesusekin elkartzetik sortzen dela, eta Jaunak erantzuteko behar duen indarra ematen duela.
Abendualdia: itxaronaldia, itxaropen-denbora
Gotzainak elizbarrutiko bokazio une hau, ernaldi garai bat bezala ikusten du. Itxurazko absentziak Jaungoikoaren ekintza isila ezkutatzen duen. Itxaronaldia fedez bizitzera gonbidatzen du; Jaunak, otoitz egiten duen herri bat ez duela erantzunik gabe uzten sinetsita.
Gutuna partekatu eta errezatu
Azkenean, Prado monsinoreak, gutuna, kristau-elkarte guztietan errezatu, partekatu eta zabaltzera animatzen du: nahia, konfiantza eta erregua bizirik mantentzeko tresna, Jainkoa, dagoeneko Gipuzkoarako prestatzen ari den bokazioengatik.
– “Gure apaizgaiak”, Gipuzkoan erromes den Elizari Gotzain idazkia (Deskargatu)
– “Nuestros Seminaristas”, Carta Pastoral a la Iglesia que peregrina en Gipuzkoa (Descargar)