24 Orduko Otoitzaldia Artzain Onaren katedralean
Bihar, ostirala, martxoak 8, Donostiako Artzain Onaren katedralean, egun osoko Otoitzaldia, 24 Ordu Jaunarentzat, antolatu da ‘Gabiltzan bizi berri batean’ lelopean. Otoitz eta adiskidetze ekitaldi hau, duela hamaika urte sortu zen Aita Santuaren ekimenez.
Martxoaren 8an, arratsaldeko 19:00etan izango den mezarekin ekingo zaio otoitzaldiari. Ondoren, 21:00etatik 22:00etara, gazteek bokaziozko bijilia egingo dute gure gotzain On Fernandorekin. Hakuna taldeak girotuko du ekitaldia.
Jardunaldian guztian zehar konfesatzeko aukera izango du edonork.
Martxoaren 9an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan katedralean ospatuko den mezarekin amaituko da 24 Ordu Jaunarentzat Otoitzaldia. Gonbidatuta zaude.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira