Blog

Artearekin Otoitzean 2024

Artearekin Otoitzean 2024

Pertsona Migratuen Ordezkaritzaren mezu bat: 

ARTEAREKIN OTOITZEAN

Pertsonen Salerosketa, Frantzisko Aita Santuaren hitzetan, zauri bat da gaur egungo gizateriaren gorputzean, zauri bat Kristoren azalean. Elizak, modu aktiboan, Pertsonen Salerosketaren aurkako aurre hartzearen eta borrokaren prestakuntzan, komunikazio eta eragingarri arloetan parte hartzera gonbidatzen gaitu, Frantzisko Aita Santuaren gogoeta, otoitz eta irakaspenetan gidatuz, Giza Garapen Osoaren Zerbitzurako Deikasterioko Pertsonen Salerosketari buruzko Pastoral Orientabideen arabera.

Jainkoarekin maitasunez harremanetan jartzeko artea da Otoitza. Aurkezten ditugun materialak, Artearen eskutik, Pertsonen Salerosketaren aurka otoitz egiten lagundu nahi digute; Salerosketa jasan dutenen alde otoitz egiteko, alegia. Artea, elizaren historian zehar, otoitz egiten lagundu digun euskarria izan da. Artea emozioen, esperientzien eta ideien adierazpena da, eta Bizitzaren Jainkoarekin sakonki elkartzera garamatza.

IRUDI-OTOITZA

Kristau tradizioan, mendeetan zehar, maiz erabiltzen dira esperientzia espiritualak gainditu eta transmititzen dizkiguten irudiak. Antzinatean, irudiak, fededunentzako katekesi moduan erabiltzen ziren, Eskritura Santuak ezagutzera emateko eta Jainkoarekiko elkarrizketa eta bilguneak errazteko.

Irudiak Jesusek erabili zituen bere mezua hobeto uler zedin: pikondoa, uztak, soroa, hazia, euria, liliak, txoriak, arrantza, artzaina, etab.

Esperientzia honetatik material hau prestatu nahi izan dugu, Pertsonen Salerosketaren biktima izan direnen alde otoitz egiten lagun diezagun, ahal dugun neurrian, haien egoerak ulertu eta laguntzeko, eta mina eragiten dutenen aldaketa lortzeko.

Deskargatu PDF -an