Enrique Ormazabal Echeverriaren diakono-ordenazioa igande honetan Artzain Onaren katedralean
Donostiako Elizbarrutia pozarren prestatzen ari da oso jardunaldi berezia ospatzeko. Datorren igandean, ekainaren 15, arratsaldeko 18:00etan, Enrique Ormazabal Echeverriaren diakono ordenatuko da Donostiako Artzain Onaren katedralean. Ospakizuna, Fernando Prado Ayuso gotzain jaunak gidatuko du.
Gertaera hau oso pozgarria da gure elizbarrutiko Eliza osoarentzat, Enriquerekin batera apaiz-ministerioranzko urrats erabakigarri honetan. Diakono ordenazioa, Ebanjelioaren eta Jainkoaren Herriaren zerbitzurako, konpromisoaren eta gorputz eta arima ematearen, ezaugarri argia da.
Elizbarrutitik, fededun guztiak gonbidatzen ditugu hain garrantzitsua den Eukaristia honetan parte hartzera, graziazko eta elkartzeko une honetan, deiera emankorretik sortzen den itxaropena elkarrekin partekatzeko.
Ordenazioa YouTubeko gure kanaletik jarraitu ahal izango duzu zuzen-zuzenean.
Bat egiten dezagun Enriquerekin, gure otoitz eta parte hartzearekin, egun hain garrantzitsu honetan!