Osasun Pastoraltzaren topaketa: aintzatespen eta gogoetarako gunea
Osasun Pastoraltzak antolatu berri duen bilera batean, egoitzetan lan egiten duten boluntarioak bildu ziren egiten duten funtsezko lana baloratzeko. Parte-hartzaileek esperientziak partekatu eta beren lanak geriatrikoetako egoitzetako bizitzan duen eragin baikorrari buruzko gogoeta egin zuten.
Topaketaren ondoren, DAFO (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak) analisi-teknika erabiliz, boluntarioek egindako lanaren balorazioa egin zen. Horrek guztiak, borondatezko lanaren azterketa sakon eta konstruktiboa egitea ahalbidetu zuen. Gainera, erlijiotasunak adinekoen zaintzan integratzearen onurak nabarmendu ziren, hau da, ongizatean espiritualtasunak duen garrantzia, alegia.
Bilera poz eta esker onez amaitu zen; poema bat irakurriz, abesti bat entzunez eta azken otoitz bat eskainiz, eskerrak eman zitzaizkien boluntarioei.
Ekitaldi honek ez zuen boluntarioen zeregin arrunt txalogarria aitortzeko bakarrik balio izan, baita komunitatea indartzeko eta besteei zerbitzatzen denbora ematen dutenen arteko lankidetzarako eta elkar laguntzeko espiritua sustatzeko ere.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira