Blog

2.000 erromes gipuzkoar baino gehiago joan dira Lourdesera, topaketa hunkigarriaz gozatzera

2.000 erromes gipuzkoar baino gehiago joan dira Lourdesera, topaketa hunkigarriaz gozatzera

Donostiako Elizbarrutiak, fedez, itxaropenez eta ospakizunez beteriko, azken urteetako erromesaldirik esanguratsuenetariko bat bizi izan du joan zuen asteburuan.

Jubileuaren baitan, debozio giroan, bi mila lagun baino gehiago bildu ziren larunbatean Lourdesko haitzuloan ospatu zan eukaristian. Erromes gehienak Gipuzkoarrak ziren, eta beren ahots eta otoitzak batu zituzten hain berezia den santutegi honetan.

Erromesaldia are gehiago handitu zen igandean, Pertsona Migratuen Pastoraltzak antolatutako zortzi autobus Lourdesera hurbildu zirenean; topaketari 400 pertsona gehiago erantsiz. Pertsona gehiagoren bategiteak, bildutakoon bizipena are aberastu zuen, aniztasuna eta ospakizunerako itxaropen berritua ekarriz.

Aurtengo erromesaldiaren mamia, bereziki adierazgarria izan da: Gipuzkoako “itxaropen Erromesek”, Jubileu urtea ez ezik, elizbarrutiko Elizarentzat oso garrantzitsuak diren bi urteurren ere ospatu ahal izan dituzte.

Alde batetik, Donostiako Elizbarrutiaren 75 urteurrena, eta bestetik, Lourdesen Ospitalitatearen 70. parte hartzea; urtez urte graziaz beteriko leku honetara gaixoekin erromes doazen taldeen artean, zaharrenetarikoa.

Fede-testigantzak, belaunaldi eta kulturen artean bizitako anaitasunak, eta gaixoekin eta boluntarioekin partekatutako emozioak, erromesaldi hau mugarri ahaztezina izan da gure elizbarrutiko pastoralaren baitan.

  • Puedes ver todas las fotos en Flickr