Erromesaldia (Sevilla – Guadalupe)
Urteetako bideari jarraituz, ikasturte berriaren hasierarekin batera, gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak, urriak 21tik 25era ospatuko den Sevilla eta Guadaluperako (Caceres) erromesaldia antolatu du.
Erromesaldian zehar Sevilla bisitatuko da (Katedrala eta Sevillako herritarren debozioko gunerik ezagunenak). Rocioko Ama Birjinaren Santutegira ere ezagutzeko aukera izango da, eta etxerako bueltan, gau bat Guadalupeko Monasterioan (Caceres) pasako da. Burgos eta Plasentziako katedralak ere bisitatuko dira, bertan eukaristiak ospatuko direlarik.

Turismo uneak egongo badira ere, ez da ahaztu behar oinarria: Espiritu Erromesa. Hau da, Kristorekin bere baitan bildu, eta berarekin bat egiteko.
- Izena emateko azken eguna: urriak 11 (ostirala).
- Prezioa, guztira, 455 eurokoa da (logela partekatua). Barne hartzen ditu: ostatua, mantenu osoa, joan-etorriak eta bisita gidatuak. Logelak bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezke. Banakako gela bat nahi izanez gero, 125 euroko gehigarria izango du, eta izena ematerakoan egin beharko da diru-sarrera.
- Plazak mugatuak direnez, komenigarria da izen-ematea lehenbailehen egitea. Izena-emateko esteka: https://labur.eus/Sevilla
Erromesaldien idazkaritza
Secretariado de Peregrinaciones
Tel. 646970983
pereginaciones@elizagipuzkoa.org
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira