8 urria, 2024
|
Gaurkotasuna
Erromesaldian (Sevilla – Guadalupe) izena emateko azken egunak
Gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak Sevilla eta Guadalupeko (Caceres) erromesaldia antolatu du urriaren 21etik 25era.
- Izena emateko azken eguna:urriak 11 (ostirala). Oraindik plazak daude: Eman izena! Hona esteka: https://labur.eus/Sevilla
Erromesaldian zehar Sevilla bisitatuko da (Katedrala eta Sevillako herriaren jainkozaletasun-lekurik ezagunenak), Rocioko Ama Birjinaren Santutegia ere bisitatuko da; handik bueltan, erromesek gau bat igaroko dute Guadalupeko Monasterioan (Caceres). Bide batez, Burgos eta Plasentziako katedralak bisitatu, eta bertan, eukaristiak ospatuko dira.
Turismo-uneak egongo diren arren, ez da ahaztu behar funtsa: Erromesaren Espiritua. Hau da, Kristorekin biltzea eta bat egitea.
- Erromesaldi guztiren prezioa: 455 euro(logela partekatua). Ostatua, mantenu osoa, joan-etorriak eta bisita gidatuak barne. Logelak bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezke. Banakako gela bat nahi izanez gero, 125 euroko gehigarria izango du, eta izena ematerakoan egin beharko da.
Secretariado de Peregrinaciones
Tel. 646970983