Blog

Hiri Udalekuen aurkezpena

Hiri Udalekuen aurkezpena

Maiatzaren 25eko goizean (larunbata), Ebanjelizatze arloak 2024ko Hiri Udalekuak aurkeztu zituen, jardueraz eta ikaskuntzaz betetako ekimen honetan parte hartuko duten ehun bat haurren gurasoen aurrean.

“Naizena Partekatzen Dut” izenburupean, bilerak, xede nagusi hauek izan zituen:
– Udalekuen antolaketaren funtsezko alderdiei buruzko informazioa helaraztea, egitarauaren xehetasun eta egitura guztiak, argiak eta gardenak direla ziurtatuz.
– Familien eta udalekuaren antolatzaileen arteko komunikazio zuzena ezartzea, ideiak eta iradokizunak trukatzeko bidea sortuz.
– Familiek izan ditzaketen edozein zalantza edo kezka argitzea; parte-hartzaile guztiak seguru sentituko direla eta udako Hiri Udalekuari buruz ondo informatuta egongo direla bermatuz.
– Familien eta erakundearen arteko komunikazioa eta lankidetza sustatzea, Hiri Udalekuen  inguruan komunitate indartsuagoa eta elkartuagoa eraikitzeko.
– Konfiantza eta lankidetza-giroa sortzea familien, antolatzaileen eta parte hartzen duten haurren artean, Hiri Udalekuen esperientzia guztiontzat aberasgarria eta positiboa izan dadin.
Donostiako Elizbarrutiak pozik hartu du 2024ko Hiri Udalekuaken inguruan gizarteak erakutsi duen erantzun sutsua, eta jarduera bakoitzean elkarrekin konpartitzeko eta ikasteko baloreak islatuko dituen gunea izatea espero du. Poztasun eta hazkunde partekatuz betetako uda ate joka dugu!