San Inazio (prozesioa)
Uztailaren 31n, ostirala, Artzain Onaren katedralak, Loiolako San Inazioren, Gipuzkoako patroia, eguna ospatuko du. Elizaren inguruan ospatuko den irudiaren prozesioarekin, eta santuaren erlikiarekin, egitarau liturgiko zabala prestatu du.
Egunean zehar hainbat meza ospatuko dira katedralean (09:00ean, 10:00ean, 11:00ean, 12:00ean, 13:00ean eta 19:00ean), fededunei Jesusen Lagundiaren sortzailearen jaian parte hartzeko aukera ezberdinak eskainiz.
Ospakizunaren une nagusia 13:30ean izango da, katedralaren ingurutik, San Inazioren irudia, eta erlikia prozesioan ateratzen dituztenean.
Prozesioaren amaieran, bildutakoek, santuaren erlikiaren benerazioan parte hartu ahal izango dute. Elizak, Ebanjelioarekiko konbertsio, emate eta fideltasunaren adibide bezala aldarrikatzen duen debozio eta hurbiltasun espiritualeko keinua.
Artzain Onaren katedralak ospakizun honekin bat egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Urtero, ekimen honek makina bat pertsona elizkoi biltzen ditu, Loiolako santuaren bitartekotza eskatzeko Elizaren, familien eta Gipuzkoako gizarte osoaren alde.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira