Blog

Erretaula nagusiaren zaharberritzea (Bergara)

Erretaula nagusiaren zaharberritzea (Bergara)

Bergarako San Pedro Apostoluaren elizako erretaula errenazentistak (XVI. mendea) egiturazko hondatze larria du. Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoriako “euskal gotikoaren” artelan honen egoera hauskorra dela eta, hainbat neurri hartu dira onddo eta intsektu xilofagoen erasoari aurre egiteko.

Xilofagoak organismoak dira, batez ere intsektuak, hala nola termitak, pipi-hautsa eta zurezko liztorrak; zelulosaz elikatzen dira, eta hainbat elementu artistiko larriki kaltetzen dituzte.

Erretaularen desmuntatze zehatz-mehatz baten eskutik, Zetabi Arkitektura Bulegoaren esku hartze arinak, segurtasuna eta zaintzea lehenetsi ditu.

San Pedro Apostoluaren elizako (1546–1548) tailuzko erretaula egur polikromatuzkoa da, eta fatxada eta kutxatila erako egitura arkitektonikoa du. Erretaulak, Pasioan oinarritutako ikonografia du, eta lau ebanjelariak inguruan ditu.

Erretaularen egoera ezagutzeko, Aldundiko Kultura diputatuak, Goizane Alvarez, Bergarako alkateak, Gorka Artola, eta herriko parrokiako zein Donostiako gotzaindegiko ordezkaritza batek, eliza bisitatu zuten duela gutxi.

Monumentu kategoriarekin babestuta, gaur egun erretaula desmuntatuta dago, eta irudiak elizaren alboko nabe batean daude kokatuak erakustoki batean. Bittor Etxeberriak, arotz-maisua, arotzeriako antzinako tekniketan oinarrituz egin zuen desmuntatzea; erretaularen eta azpiegituraren egoera hauskorraren ondorioz, kontu handiz egin zuen lan hori.

Esku-hartzeak irauten duen bitartean, aldarean, eskala errealeko olana bat jarri da, erretaularen irudia irudikatuz. Irudiek, laster, kontserbaziora eta zaharberritzera bideratutako lan teknikoen aldi berri bati ekingo diote.

Hurrengo urratsa, udaberriaren amaieran, xilofagoei aurre egiteko tratamendua indarrean jartzea izango da; izan ere, ekintza hori eraginkorra izan dadin, gomendagarria da elizaren barruko hozberoa 20 gradu ingurukoa izatea.

Artez Restauración enpresako lantaldea desmuntatzean egindako proben emaitzak aztertzen ari da, Gordailua Gipuzkoako ondasun higigarrien ondare bildumen egoitzako teknikariekin elkarlanean.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: