Abendualdiko erretiroa
Pertsona Migratuen Pastoraltzak, abenduaren 8an, igandea, Ama Birjinaren Egunean ospatuko den Abendualdiko Erretiroan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Abendu aroa, Eguberri, Garizuma eta Pazkoarekin batera, Kristau Liturgiaren urteko une nabarmenetako bat da; fededunen bizitzako garai berezia.
Abendualdia (adventus) hitzak, etorrera, itzulera… esan nahi du. Hau da, Abendualdia Jaunaren etorrera prestatzeko garaia da. Aukera paregabea da itxaropena eta esperantza gugan sustatzeko eta bizitza areagotzeko, bai eta premia gehien duten pertsonekiko karitatea eta elkartasuna indartzeko ere.
Pertsona Migratuen Pastoraltzak, bide hori prestatuko du, itxaropena piztuz eta anaitasunean biziz, eta noski, barkamena ere goraipatuz.
Horregatik, Pertsona Migratuen Pastoraltzak abenduaren 8an, igandea, Donostiako elizbarrutiko seminarioan (Heriz pasealekua, 82) goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara ospatuko den Abendualdiko Erretirora gonbidatzen zaitu. Azaldu, gonbidatua zaude.