Blog

Haur eta Nerabeen Katekisten Garizumako Erretiroa

Haur eta Nerabeen Katekisten Garizumako Erretiroa

Loiolan Elizbarrutiko 20 lagun elkartu ziren, elkarbizitza giroan, espiritualtasuna elikatu nahian. Eta honetarako, Iñaki Abaunz (diakono iraunkorra) eta bere emaztea Arantxa Agirre gonbidatuak izan ziren Gogo jardunak gidatzeko, Garizuma garaian. Aurtengo goiburua, “Itxaropenean Erromes” izan da.

Bakarkako otoitzaldi uneak eta elkarren artekoak tartekatuz, elkarbizitza giro onean izan zen, Elizbarrutiko parrokia ezberdinetako haur eta nerabeen katekesiaren arduradunen arteko ezagutza eta harremanak indartzeko gune ezin aproposagoa izanik.

Larunbat arratsaldez, Elizbarrutiko laikoen erretiroan zeunden taldekoekin elkartu eta Jubileu urte Santuan gaudenez, Loiola basilikako Ate Santua igaro eta elkarrekin Eukaristia ospatuz eman zioten amaiera Elkarbizitzari, hurrengo batean berriz ere elkartzeko gogoz.

Delegatuaren hitzetan: “Eskerrak eman nahi dizkiet egun hauek prestatzen lagundu diguten pertsona guztiei. Bai erretiroa prestatu eta gidatu dutenei, eta baita ere etxean hain goxo hartu gaituztenei. Pazkora indarberriturik eta gogo biziz iritsi gaitezela opa dizuegu”.

  • Argazki guztiak ikusi: Flckr.