Blog

Gazteentzako Pazko-erretiroa

Gazteentzako Pazko-erretiroa

Datorren maiatzak 4an, larunbata, 15 eta 30 urte arteko gazteen Pazkoaldiko erretiro-elkarbizitza ospatuko da Donostiako Seminarioan. Aukera paregabea izango da gazteek Pazko alaitasuna senti dezaten, eta giro abegikor eta anaikor batean, berpiztearen esanahiari buruz hausnartu dezaten.

Aurreko Abendualdiko erretiroan bizitako bidea jarraituz, gune bat eskaini nahi da «Ebanjelioek erakusten diguten Jesus gaztea kontenplatzeko (…) Jesus piztu da eta bere piztueraren albistearen partaide egin nahi gaitu. Bera da mundu zahartu baten benetako gaztetasuna da, eta “erditze intzirika” dagoen unibertso baten gaztetasuna ere (Erm 8,22), bere argiaren eta biziaren irrikaz dagoena» (Christus vivit 31-32).

Erretiro-elkarbizitzaren ordutegia:

  • 10:30 Harrera eta otoitza.
  • 11:00 Mikel Larrambeberek gidatutako (Iruñeko elizbarrutiko bikarioa) katekesia.
  • 12:00 Norberaren isileko otoitza.
  • 13:00 Bateratze-lana taldeka.
  • 14:00 Bazkaria (norberak berea eramango du).
  • 15:30 Hausnarketa piztueraren inguruan arte kristauan.
  • 17:00 Pazkoaldiko VI. Igandeko Eukaristia.
  • 18:00 Erretiroaren amaiera.

Erretiroan parte hartzeko, nahitaezkoa da maiatzaren 2a baino lehen izen-ematea Gazte eta Bokazio Pastoraltzarako Idazkaritzara gazteak@elizagipuzkoa.org e-posta bat idatziz. Erretiroan parte hartzea doakoa da.

Erretiro hau aukera ezin-hobea da, gazteek, euren fedean sakontzeko eta Pazkoa modu esanguratsu eta berritzailean ospatzeko.