16 iraila, 2024
|
Gaurkotasuna
Erromeria
Legazpiko Santikutz Txiki jaiak, irailaren 15ean, igandean, amaitu ziren, ohitura den bezala, Korostiko tontorrean erromeria ospatuz. Hamaiketakoa eskaini ondoren, 11.00etan meza berezia egin zuten, on Fernando Altolagirre erretore jaunaren eskutik. Ondoren, Goiz Deia taldeko txistulariek erromeria alaitu zuten.

Gorostiagako Gurutzea
Gorostiagako Gurutze ederra, joan den mendearen hasieran “Itxumendi” mendiaren gailurrean eraikia izan zen, eta Legazpiko fedearen eta erlijiotasunaren isla da. Zutabe ziklopea bat du non altzairu herdoilgaitzezko gurutzea kokatzen den, eta ondoan mendi-babesleku bat du, legazpiar guztiak aterpetzen dituena.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira