«Bakearen eta itxaropenaren hazi»: Kreazioaren zaintzaren aldeko Eukaristia (Urriak 5)
Unai Manterola Albizu Liturgia delegatuaren mezua:
«Bakearen eta itxaropenaren hazi». Hala dio Frantzisko Aita Santuak aurtengo “Kreazioaren aldia” dela eta, Laudato si’ entziklikaren 10. urteurrenean, aukeratu zuen goiburuak.
Leon Aita Santuak goiburua bere eginez gutun ederra idatzi zuen “Jainkoaren laztana”mmunduan antzematera gonbidatuz eta aldi honetan guztiok kreazioaren zaintzan dugun ardura handiaz jabetzera dei eginez.
Kreazioaren zaintzarako meza ere promulgatu du du Leon Aita Santuak Meza-liburuko Zenbat beharralditarako 50. meza bezala, gure giza intuizio hori otoitzera eramatera deituz Eukaristia bera Sortzailearekiko esker on denez. Meza-liburuaren eranskin moduan jaso duzuen foiletoan sartua dago, baina berriz bidaltzen dizuet, badaezpada.
Irailaren hasieratik San Frantzisko egunera arte irauten du aldi honek, gure Elizbarrutian hilaren 5a arte luzatuko dugu, asteburu horretako Eukaristia guztietan Kreazioaren zaintzarako meza ospatuz (igandeko irakurgaiekin), hala egin daiteke igandez “Gotzainaren aginduz edota baimenez” eta hala egiteko eskatzen digu Don Fernando gure gotzainak.
Kreazioaren kantuaren 800. urtemuga ere badugu aurten. Horregatik, urriaren 5erako liturgi lagungarriaz gain, San Frantziskoren Kreazioaren kantua ere bidaltzen dizuet.
Har dezagun arretaz Leon Aita Santuak egiten digun deia. Bihur dezagun otoitz kreazioa zaintzeko eta babesteko gure gogoa.
Materiales:
- Gutuna / Carta
- Kreazioaren kantua / Cántico de las Criaturas
- Liturgi lagungarria / Subsidio litúrgico
- Erromako Meza Liburua Gehigarria / Misal Romano Suplemento