Abendualdiaren hirugarren Igandea: itxaropena Gipuzkoako parrokietan piztu da
Gaur, abenduaren 14, igandea, Elizak, Abendualdiko hirugarren igandea ospatzen du, Poztasun edo Gaudete igandea bezala ezaguturikoa, eta Donostiako Elizbarrutiak bereziki jai giroan bizi du, kristiauok, Jaunaren etorrera prestatzen dugun bitartean.
Abendualdiaren esanahia eta bizipena
Abendualdia itxaropen eta konbertsazio garaia da, lau asteko bidea. Hau da, gure eguneroko bizitzan, Jainkoaren presentzia zaintzera, bihotza zabaltzera, eta onartzera gonbidatzen gaitu. Zaintzarako eta konbertsiorako deiak zehaztutako bi asteren ondoren, hirugarren igande honetan gogorarazten zaigu, Jauna gertu dagoela, eta bere etorrera poz sakoneko arrazoia dela, baita gure zailtasunen erdi-erdian ere.

Gipuzkoako parrokia askotan, gaur, Abendualdiko koroaren hirugarren kandela piztu da, hazten ari den poztasun honen adierazlenabarmena. Igandeko ospakizunek itxaropenean jarri dute arreta: Jainkoak ez du bere herria alde batera uzten, salbatzera, kontsolatzera eta berritzera dator.

Liturgiak “beti Jaunagan poztera” gonbidatzen gaitu; ez azaleko poztasun baten eskutik, baizik eta, Bera, gure bila datorren ziurtasunarekin.
Igande honek ere, Abendualdian etortzeke dagoenari begiratzen laguntzen du. Eguberrietarako prestaketaren azken egunetan sartzear gaude, familian otoitza, Eukaristian parte hartzea, eta gehien sufritzen dutenekiko karitate keinu zehatzak bereziki zaintzeko denbora; denok, apal eta pobre jaiotzen den Jesusen gertutasuna bizi ahal izateko.
Kristau-elkarte askok, abesbatzak, jaiotzak eta otoitz uneak ere antolatu dituzte, urte sasoi hau, kanpoko “Gabonak prestatu” hutsera mugatu ez dadin, baizik eta Kristori bihotzean benetan harrera egiteko.

Eguberrietara hurbildu ahala, Donostiako Elizbarrutiak bihotz zabalarekin eta esker oneko espirituarekin Abendualdiko bide honi jarraitzera gonbidatzen ditu fededun guztiak, Kristoren argiak, itzal pertsonalak, familiarrak eta sozialak argitu ditzan.
Salbatzailearen jaiotza ospatzeko prestatzen ari garen bitartean, pozaren itzalpeko Abendualdiko hirugarren igande honek, hurrengo egunak, fede biziagoz, itxaropen sendoagoz, eta karitate eskuzabalagoz bizitzera bultza gaitzala.